Hemen zaude: Hasiera Helburuak

Helburuak

Zergaitik IV Enplegu eta Formazio Azoka?

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bere misioan ondoko hau jasotzen du:

“MONDRAGON UNIBERTSITATEA unibertsitate kooperatiboa, erabilera publikokoa, MONDRAGONen integratua, gizarte-ekimenekoa, gizarte-bokazioduna eta irabazteko asmorik gabea da. Haren misio nagusia gizartea eraldatzea da, pertsonen prestakuntza integralaren eta ezagutzaren sorreran eta transferentziaren bidez.

Arreta berezia jartzen dugu gure ikasleen kalitatezko ikaskuntza integralean. Horrek, ezagutza tekniko eta zientifikoez gain, esperientzia kooperatibotik eratorritako gaitasunak eta balioak eskaintzen dizkie, gure ikasleak gizartea eraldatzeko eragile aktiboak izan daitezen eta, enpresa/erakundeen eta ekintzailetzaren garapenaren bidez, aurrerapen humanistikoa, teknologikoa eta ekonomikoa bultza dezaten…”

Paragrafo hauetan dioenari jarraituz, hainbat konpromiso ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bere gain hartuta, formazioa, ikerketa… Eta guzti hauekin batera, gure ikasleak, lan munduarekin harremanetan jartzea.

Gai hau urteetan zehar egiten egon garen zerbait da eta lortu ditugun emaitzak, gizarteak aitortze dizkigu. Gaur egun ere, bizi dugun egoera kontutan hartuta, beste erakunde batzuek baino emaitza hobeak lortzen ditugu arlo honi dagokionean. Hala ere, esan bezala, bizi dugun egoera honek, esfortzu berezi bat eskatzen du eta horren harira, MONDRAGON UNIBERTSITATEko IV Enplegu eta Formazio Azoka antolatzera goaz ekainaren 9an, oraingo hontan eta hirugarren urtez, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin.

Azoka honen helburuak bi dira:

  • Graduatuak eta enpresa eta erakundeak harremanetan jarri.
  • Enpresa eta erakundeetara sarrera errazago bat izateko formazio eskaintza espezializatua bisitariei ezagutarazi.
Lanbai2016

2016ko ekainaren 9an, 14:45etatik 19:00etara, Arrasaten. Garaia berrikuntza gunean, Goiru kalea 2, MONDRAGON UNIBERTSITATEko eraikinean.